Pulporen bost talde Aste Santuko bi txapelketatan arituko dira

Baleike 2015eko apirilaren 2a

Pulpo K.E.ko bost taldek txapelketak jokatuko dituzte Aste Santu honetan. Infantil neskak Soriara joango dira eta alebinak Kantabriara.

Alebin mailako hiru taldek hartuko dute parte XXV. Corrales de Buelnako txapelketa esanguratsuan. Gaur goizean nesken A taldeak 22-6 emaitzarekin irabazi diot Palencia B taldeari. Nesken B taldeak, berriz, Nafarroako Loyola taldearen aurka galdu du 9-7 emaitzarekin. Mutilek gaur 19:15ean jokatuko dute.

Infantil mailako nesken bi talde, aldiz, Soriara joan dira igandera bitartean jokatuko den Villa de Agreda txapelketan parte hartzera.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide