'Jaizkibel' du izena erakusketa honek eta bi urteko lana jasotzen da bertan. Errenterian jaiotako argazkilari honek makina bat irteera egin ditu Jaizkibel mendira eta bisita horien emaitzak dira Algorrin ikus daitezken kolorez betetako lanak. Zentroko erakusketa iraunkorrean eta ikus-entzunezko gelan zintzilikatu dira irudiak.
Erakusketa apirilaren 26ra bitartean ikusi ahal izango da, honako ordutegian: asteartetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:30era, larunbatetan 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:30era, eta igandetan goizez bakarrik, 10:00etatik 13:30era. Astelehenetan zentroa itxita izango da. Erakusketa ikusteko sarrera doan da.