'5 geltoki historian' ekimen turistikoa martxan da berriro

Baleike 2015eko apirilaren 6a

Aste Santuarekin batera jarri da martxan Urolaren bailarako bost zentro edota museo biltzen dituen ekimen turistikoa. Ibaian barrenako bidaia geografikoa eskaintzeaz gain, historian barrena egiten den bidaia ere egin daiteke bertan.

Algorri naturaren ezagutza etxea (Zumaia), Ekainberri eta Lili Jauregiak (Zestoa), eta Loiolako Santutegia eta Burdinbidearen Euskal Museoak (Azpeitia) hartzen dute parte ekimen honetan eta forfait bateratu batekin bisitatu daitezke zentro guztiak.

Forfait bakoitzak 12 euro balio ditu eta horrekin pertsona batek ekimenean parte hartzen duten museoak bisitatzeaz gain, partaide diren lau tabernatan (Kresala Zumaian, Fati Zestoan eta Kiruri eta Oñatz Azpeitian) 2 euroko pintxo pote bat hartu dezake. Forfaita 2015eko abenduaren 8a arte erabili daiteke

Forfaitak salgai daude bailarako turismo bulegoetan eta eskaintza honen parte diren zentroetan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide