Kostako autobusek ez dute moilan geldialdirik egingo ostegunetik aurrera

Baleike 2015eko apirilaren 7a

Ostiral honetan hasiko dira San Telmo jaiak eta ohikoa den bezala txosnak jarriko dira Arranpla inguruan. Hori dela eta, Kostako zerbitzua betetzen duten autobusak ez dira geratuko Txomin Agirreko kaiko geltokietan.

Apirilaren 9tik 21era bitartean, Kostako autobusei dagokionez, Patxita Etxezarreta kaleko (Kabi taberna aurrean) geltokian hartuko dira autobusak. Jaitsi, berriz, Etxezarreta kalean, Kantauri plazaren aurrean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide