Gipuzkoako Batel Txapelketa irabazi du Zumaiak

Baleike 2015eko apirilaren 13a

Asteburuan jokatu da Gipuzkoako Batel Txapelketa, San Pedron. Zumaiako neskek bandera irabazi dute senior mailan.

Larunbatean eta igandean, bi jardunaldietan izan da onena Zumaiako batela. Larunbatean 9:45eko denbora egin zuten zumaiarrek, San Juan izan zen bigarren 5.95era, eta Hibaika hirugarren 8.85era. Igandean, berriro Zumaia lehen postuan, bigarren Hibaika 2 segundura eta San Juan hirugarren 18ra. Gipuzkoako Txapelketako bandera kofradiako balkoian astindu zuten gauean.

Infantil mailako neskak hirugarren izan ziren, eta promesa mailakoak laugarren. Infantil mailako mutilek Federazio Saria irabazi zuten, eta kadeteak eta jubenilak laugarren izan ziren Federazio Sarian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide