Gipuzkoako Txapelketa irabazi du Pulpok

Baleike 2015eko apirilaren 14a

Mutilen senior mailako bigarren taldeak Gipuzkoako Txapelketa irabazi du eta Territorialeko Lehen Mailara igotzea lortu du.

Igande goizean jokatu zuten amaierako faseko azken partida Donostian. Bi taldeek zuten igoera lortzeko aukera. Zumaiarrek pattal ekin zioten partidari eta atsedenaldira 12-11 iritsi ziren atzetik. Bigarren zatian lan bikaina egin zuten defentsan, eta Alex Herrera eta Alberto Hidalgoren golekin tartea zabaldu zuten markagailuan, eta garaipenak ez zien ihes egin. Horrela, Gipuzkoako Txapelketa irabazteaz gain mailaz igotzea lortu dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide