Grabaketak maiatzaren 11tik uztailaren 3ra bitartean izango dira, Zestoan eta Legazpin, eta inguruko herrietako jendea nahiko lukete bertan agertzeko. Baldintza bakarra da 18 urtetik gorakoak izatea.
Parte hartu nahi dutenek bi argazki bidali beharko dituzte, bat aurpegikoa eta beste gorputz osokoa, WhatsAppeko 615407130 zenbakira. Informazio gehiagorako casting.aitaren@hotmail.com helbidera mezuak bidali daitezke.