17:00etan hasiko da gizonezkoen lau txandekin, eta ondoren izango dira emakumezkoen biak.
Hauek dira txandak, eta txanden hurrenkera:
1. Zumaia B – Zarautz
2. San Juan – San Pedro
3. Orio – Hondarribi
4. Zumaia A – Getaria
Txandak neskak:
5. Zumaia – San juan
6. Getaria – Orio
Zumaiako lau batek Euskadiko txapelketan
Euskadiko Batel Txapelketa jokatuko dute bihar eta etzi Legutioko urtegian (Araba), eta hantxe izango dira Zumaiako lau batel: emakumezkoetan kadeteak eta seniorrak, eta gizonezkoetan infantilak eta kadeteak.
Biharko estropada sailkatzekoa izango da, eta igandeko finaletan aritzeko aukera izango dute jokoan batelek. 16:00etan hasiko da.
Igandeko finalak 11:00etan izango dira.