San Telmoren ereserkia

Baleike 2015ko api. 17a, 14:35

San Telmo egunean ermitan abestu zuen Beheko plaza abesbatzak San Telmoren ereserkia. Doinua denok ezagutzen dugu, baina letra? Hemen entzun dezakezue ermitan egindako grabazioa, eta abestiaren hitzak ere irakur ditzakezue.

San Telmo ereserkia

Telmo Deun zaitugu beti
gure herriko zaindari.

Zumaiar danok bitarteko bat
degu goietan, leiala benetan.
San Telmo maite erruki zaite
gorde gaitzazu, gorde erbeste honetan.

Talaia dezu Algorri, gizaki asegarri,
zahar, heldu, gaztedi berri
askatasun ozen ezaugarri (bis)

Arrantzaleok zugan daukagu
uste osoa, indartsu luza besoa.
Eiguzu lagun nahiz gau nahiz egun
arrixku danak ongi menpera ditzagun.
Zu zera beti gure oroigarri,
zu gure patroi, gure zaindari.

Itzungo arkaitz garaian
agertzen zera miragarria,
mariñelaren izar argia,
zumaiarrontzat zeinu fidagarria. (bis)

Mila esker Agustin Zubimendi Lopetegiri grabazioa eta hitzak bidaltzeagatik.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide