Zer gertatu zen benetan San Telmoren irudiarekin?

Baleike 2015eko apirilaren 18a

Burua puskatu zitzaiola, lurrera erori eta txiki-txiki egindako gelditu zela, norbaitek justu-justu airean hartu zuela... Hamaika bertsio entzun ditugu kalean egunotan. Atzo, Bertsotan Jai saioan, benetan gertatutakoa azaltzen saiatu ziren amona zahar bat, gaupasa egindako zegoen gazte bat eta apaiza bera. Ikus bideoa.

Hiru talde aritu dira aurten Bertsotan Jai 2015eko saioan, Zokormazuak, Alperrik eta Hollibang. Saio oso parekatua izan da, maila onean aritu dira denak, eta umorea ez da falta izan. Azkenean, publikoak hala erabakita, Oikiako Zokormazuentzat izan dira aurten zapiak.  

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide