'Dinosauroak ezagutzen doako tailerra, larunbatean, Algorrin

Baleike 2015eko apirilaren 21a

Larunbatean, apirilaren 25ean, 6-10 urte bitarteko haurrei zuzendutako 'Dinosauroak ezagutzen' doako tailerra antolatuko da Algorri Interpretazio Zentroan.

11:00etatik 13:00etara egingo da ikastaro Algorriko tailer gelan. Adin txikikoentzat zuzendutako tailerra izango da, eskulanak errazak izango direlako; marrazkiak eta antzerakoak egingo dituzte. Ekarri beharrekoak esne edo zumo tetra brick ontziak garbituta dira.

Ikastaroan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da Algorri zentroan (Juan Belmonte 21. info@algorri.eu.
943143100).

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide