Lana aurkitzeko dauden baliabideen inguruko ikastaroa

Baleike 2015eko apirilaren 22a

Lan bilatzeko garrantzitsua da inguru sozioekonomikoa eta inguruan lana biltzeko dauden baliabide eta tresnak ezagutzea. Hori dela eta ikastaroa antolatu du Urola Kostako udal elkarteak tresna eta baliabide horien informazio zehatza emateko. Ikastaro hau ostiral honetan, apirilaren 24an emango da.

Ikastaroan eduki hauek landuko dira:

  • Egungo egoera eta eskualdeko enpresa sarea (datuak herriz herri).

  • Enplegurako zerbitzuak: Lanbide, Urola Kostako Udal Elkartea, Sepe, Udaletxeak, enplegurako ikastetxeak, EPA, KZGuneak, hizkuntza eskaintza, enpresa zerrenda, Gizarte Segurantza, bekak, praktikak…

  • 2015erako aurreikuspenak (profilak, gaitasunak…).

Ikastaroa ostiral honetan, goizeko 9:30etik 12:30era bitartean emango da Urola Kostako Udal Elkarteko Enplegu Zentroan (Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz).

Izenak Lanbideren webgunean edo 943890808 telefonora deituta emango dira. ikastaroa euskaraz eskainiko da

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide