Arraunlariek ere Espainiako Batel Txapelketa irabazi dute

Baleike 2015eko apirilaren 27a

Asteburu oparoa izan da Zumaiako kirolarentzat, dudarik gabe. Espainiako Batel Txapelketa jokatu da Moañan (Galizia), eta senior mailako emakumeek bandera irabazi dute. Chapela izan da bigarren, eta Meira hirugarren. Denboraldia biribildu du horrela Zumaiako batelak: aurretik, Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak irabaziak zituzten gure arraunlariek.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide