Argazkigintza digitalaren inguruko ikastaroa antolatu du Distirak

Baleike 2015eko apirilaren 27a

Distira argazki elkarteak antolatuta, apirilaren 28tik aurrera Argazkigintza digitalaren inguruko oinarrizko ikastaroa emango da.

Saioa astearte eta ostegunetan emango dira, Foronda kultur etxean, 19:00etatik 21:00etara. Ordutegiak moldatzeko aukera izango da.

Informazio gehiagorako, edo izenak emateko distira-zu@hotmail.com helbidera idatzi daiteke edo 695771547 telefono zenbakira deitu.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide