Sodupetik Zugastietara bitarteko mendi irteera, ostiralean

Baleike 2015eko apirilaren 27a

Ostiral honetan, maiatzaren 1ean, mendi buelta izango da Inda-Mendik antolatuta. Sodupen hasi eta Eretza mendia igo ondoren Zugastietara jeitsiko dira.

Beti bezala, goizeko 7.30ean aterako dira autobus geltokitik. Izen-ematea goiko estankoan (943860357) egingo da ostegun eguera baino lehen. Helduek 12 euro ordainduko dituzte eta haurrek 6.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide