Pulpo Espainiako Txapelketan

Zumaian jokatuko da Espainiako Txapelketako azken fasea, maiatzaren 6tik 10era

Baleike

Orain jakinarazi du Espainiako Federazioak: jubenil mailako Espainiako Txapelketako zortziko finala Zumaian jokatuko da. Beraz, Pulpoko jubenilek etxean jokatuko dute.

Maiatzaren 6tik 10era jokatuko den Espainiako Txapelketako azken faseko bi multzoen zozketa ere egin berri da. Pulpo, Melilla, Montequinto (Sevilla) eta Ademar Leon egokitu dira multzo batean; Bartzelona, Maristas Malaga, Covadonga eta San Sebastian de los Reyes bestean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide