Pulpo Espainiako Txapelketan

Pulpok laguntza eskatu du azken fasea antolatzeko

Baleike

Datorren astean Zumaian jokatuko da Espainiako Txapelketako azken fasea. Zortzi talde izango dira lehian eta dena ondo antolatzeko ahalik eta jende gehien behar da. Gaur, asteartea, 20:00etan bilera egingo da kiroldegian, eta bereziki daude deituta Pulpoko jokalarien gurasoak, entrenatzaileak eta laguntzaileak, baina baita laguntzeko prest dagoen edonor, denen laguntza beharko da eta.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide