Ibilbide berri honen bidez, Kantauri itsasoan harat-honat ibili diren merkatari, pirata eta kortsarioen historiaren berri emango da eta, era horretan, Zumaiako itsas ondare aberatsaren berri eskainiko da. Alde Zaharreko kaleetan zehar egingo den ibilaldi kulturalak bitxikeria, kuriositate eta istorio harrigarri ugari eskainiko ditu. Ekintzan parte hartzen dutenek merkatari-familia handien bizitzaren eta garaiko jauregien nondik norakoen berri jakiteko aukera bikaina izango dute.
Lehen bisita gazteleraz egingo da, baina epe motzean euskaraz egiteko aukera ere aurreikusten da. Informazio gehiago eta erreserbak: www.geoparkea.com.