Rural Kutxan zabaldu dute kontua eta hau da zenbakia: (IBAN ES51) 3008 0172 07 3141195127.
Kontuaz gain, beste zenbait ekimen eramango dituzte aurrera dirua biltzeko: esku-orri bat egingo dute denden iragarkiekin, kamiseta bereziak egingo dituzte, taberna egongo da faseak irauten duen egunetan, zozketa ere egingo dute... Horrez gain, erakunde publikoekin harremanetan daude, bakoitzak ahal duen neurrian diruz lagundu dezan.
Bestalde, lan taldeak osatu dira egin beharreko lan guztiak aurrera ateratzeko. Atzo kiroldegian egin zen bilerara jende asko agertu zen, baina denen laguntza beharko da. Beraz, norbaitek lagundu nahi badu jar dadila harremanetan klubarekin, pulpoeskubaloia@hotmail.com helbidearen bitartez.