Hainbat ekitaldi izango dira Zumaian Maiatzaren 1aren harira

Baleike 2015eko apirilaren 30a

Bihar, maiatzaren 1ean, Langileen Nazioarteko egunaren harira eragile ezberdinek kalera atearatzeko deia egin dute. 

Hemen egitaraua:

Goizean, LABek antolatuta, Zumaiatik Zestoara martxa abiatuko da eta bertan manifestazio batekin emango zaio amaiera martxari. Irteera 10:00etan izango da Beheko Plazatik.
 
Ondoren, eguerditik hasita egitarau zabala antolatu du Gazte Blokeak Zumaian. 14:00etan bazkaria izango da Gaztetxean eta bazkalostean XXI.mendeko langileriaz hausnartzeko tertulia egongo da. 17:00etan Mural margoketa antolatu dute Gaztetxean bertan, eta egunari amaiera emateko 19:30etan Mobilizazioa deitu dute Magnolioan. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide