Iñigo Peña Europako Txapelketako finalera sailkatu da

Baleike 2015eko maiatzaren 1a

Asteburu honetan ari da jokatzen Europako piraguismo txapelketa eta bertan da Iñigo Peña zumaiarra. 1.000 metroko K4aren sailkatze estropada eta finalaurrekoak jokatu dira eta Espainiako selekzioko ontziak ez du hutsik egin. 

Eguneko denbora onena egin du Javier Hernanz, Oscar Carrera, Rodrigo Germade eta Iñigo Peñaren ontziak eta ondorioz igande goizean jokatuko den finalera sailkatu da. Finala goizeko 9:39an jokatuko da eta aurkariak Eslovakia, Portugal, Errusia, Txekiar Errepublika, Errumania, Polonia eta Frantzia izango dituzte. 

Bideoan ikusi dezakezue sailkatze estropada. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide