Bezperan, leku berean, Ligako bigarren jardunaldia jokatu zuten, eta Zumaia A hirugarren izan zen. San Juanek irabazi zuen, Orio izan zen bigarren 15 segundora, eta Zumaia A 21 segundora geratu zen. Zumaia Bk zazpigarren egin zuen.
Bi egunetako estropadetako denborak kontuan hartuz bandera egon zen jokoan, eta San Juanek irabazi zuen trapua.
Zumaia A seigarren izan zen larunbateko estropadan, jubeniletan. San Juanek irabazi zuen, eta 18 segundo galdu zituzten zumaiarrek. Igandean ere seigarren izan ziren. Hibaika nagusitu zen, eta 26 segundo kendu zizkieten zumaiarrei.
Ligako hurrengo bi estropadak datorren larunbatean eta igandean izango dira, Getarian.