Ziklomotoreen azterketa teknikoa egiteko aukera izango da maiatzaren 6an

Baleike 2015eko maiatzaren 4a

Ziklomotorra duten zumaiarrek ibilgailuen azterketa teknikoa (IAT) herrian bertan egiteko aukera izango dute aurten ere. Maiatzaren 6an izango dira azterketak, 09:00etatik 14:00etara, estazioan udal brigadak duen biltegian. Aurrez txanda hartu beharko da udaltzaingoan. 

Lehen matrikulaziotik hiru urte betetako ziklomotorrek derrigorrez pasa behar dute azterketa teknikoa. Azterketa egiterakoan aurkeztu beharreko dokumentazioa honakoa da: ziklomotorraren ezaugarri teknikoen ziurtagiri originala (ez kopia), zirkulatzeko baimena, derrigorrezko asegurua eta jabearen NAN. Ordaindu beharrekoa, berriz, 27,05 euro da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide