Idatzizko sariketan Gipuzkoako 34 ikastetxek zein norbanakok hartu dute parte, guztira 18 urtera arteko 1.035 haur zein gaztetxo hain zuzen. Egoitza batean elkartu eta, emandako gaiari, ordubeteko tartean bertsoak jartzea izan zen bete behar izan zuten lana. Honela, Olar Santamaria Bulman LH3. eta 4. mailakoen artean(8- 9 urtekoak) eta Irati Arakistain LH5. eta 6. mailakoen artean(10-12 urtekoak) aipamen berezia jaso zuten.