Asteazken, ostegun eta ostiralean partida bana jokatuko da goizez eta doan izango da, baina leihatilean eskuratu beharko da sarrera. Arratsaldeko hiru partidak ikusteko sarrera bakarra nahikoa izango da. Bi euroan egongo dira salgai, 15:00etatik aurrera, kiroldegi atarian.
Telebistak eta txosna kanpoan
Batez ere Pulporen partidetan gerta daiteke guztientzat lekurik ez egotea Lubakin. Horri erantzuna eman nahian, kanpoaldean hiru edo lau telebista pantaila jarriko dira, barruko irudiak zuzenean ikusi ahal izateko. Txosna bat ere jarri da anbulatorioaren aurrean, eta telebista pantaila bat izango da partidak zuzenean ikusteko. Printzipioz, Pulporen partidak ikusteko erabiliko dira telebistak.