Hegoafrikako bizidunen inguruko hitzaldia ostegunean eta itsasadarreko landaredia ezagutzeko irteera larunbatean.

Baleike 2015eko maiatzaren 6a

Hegoafrikako bizidunen inguruko hitzaldia eskainiko du Aitor Leizak. Maiatzaren 7an izango da, osteguna, Tximista tabernan, arratsaldeko 20:00tatik aurrera. Hegazti, ugaztun, narrasti eta landareen argazkiak ikusteko aukera izango da bertan, Aitorren azalpenekin jantzita. Saioa euskaraz izango da.

Bestalde, larunbat honetan Urola itsasadarreko landaredia ezagutzeko aukera izango da Daniel Perez etnobotanikoaren eskutik. Maiatzak 11.00etatik ordubatera bitarteko ekitaldia izango da, Algorri Interpretazio Zentrotik abiatuz. Gazteleraz izango da.

Irteeran parte hartzeko aurrez izena eman beharko da Algorri zentroan (943143100 - info@algorri.eu).

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide