Laugarren urtez jarraian, Jakintza Berri elkarteak Santelmotan antolatzen duen haur danborradako argazki lehiaketa jarri du martxan. Lehiaketa honetan parte hartu duten lanekin erakusketa bat prestatu dute Alondegiko sarreran. Maiatzaren 24ra arte izango da bertan. Lehiaketako irabazleen berri hemendik egun gutxira emango dela adierazi dute.