Erorketak prebenitzeko tailerra egingo da hilaren amaieran, 64 urtetik gorakoei zuzenduta

Baleike 2015eko maiatzaren 7a

Erorketak eta horien ondorioak prebenitzeko ikastaroa egingo da maiatzaren amaieran. 64 urtetik gorakoei zuzendutako saioak izango dira eta aurrez izena eman beharko da Gizarte Zebitzuen bulegoan, Branka eraikinean.

Erorketak dira lesioak sortzen dituen arrazoi nagusia 64 urtetik gorakoen artean. Azken datu epidemiologikoen arabera, adin-talde horretan erdiak erori egiten dira, gutxienez  urtean behin. Gainera, erorketen ondorioak ez dira soilik fisikoak, baita psikologiko eta sozioekonomikoak ere.

Arazo horren garrantzia kontuan izanda, udaleko gizarte zerbitzu sailak eta kirol sailak, Osakidetzako Osasun Zentroekin eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin elkarlanean, erorketak eta horien ondorioak prebenitzeko helburuarekin tailer batzuk antolatu dituzte 64 urtetik gorakoei eta horien familia edota zaintzaileei zuzenduta.

Tailerrak 2 saio teoriko-praktiko izango ditu, maiatzaren 25 eta 26an, BRANKAko lokaletan, goizeko 10:00etatik 11:30era. Tailerretan, erorketen zergatia eta horiek saihesteko zer egin dezakegun azalduko da, eta baita bizimodu osasuntsuen eta ariketa fisikoaren garrantzia, edo gure esku dauden zerbitzu eta prestazioak ere: telelaguntza...

Izen ematea doakoa izango da eta maiatzaren 11tik aurrera  egin daiteke, udalaren gizarte zerbitzuen bulegoan, Aizkorri kalea 4, goizeko 08:30etik 14:00etara edo telefonoz 943 86 22 00. Kopuru mugatua izango du taldeak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide