Ikastetxeetako haurrek liburutegia ezagutu dute

Baleike 2015eko maiatzaren 8a

Zumaiako ikastetxeetako ikasle txikiek Haur liburutegia ezagutzeko aukera dute. Kultura sailak gonbitea luzatzen diete ikastetxeek udal zerbitzu hau ezagutzeko eta taldeka hurreratzen dira. 

Ahots batzuk entzuten baziren ere, isiltasunean igo dira Alondegiko bigarren soilarura. Goizean ikusi bezala, batzuk ezagutzen zuten aurretik, gurasoekin joanda, beste batzuentzat lehen aldia zen oraingoa. Liburuzainaren azalpenak adi-adi jarraitu dituzte. Haur hauetatik asko liburutegiko bezero bihurtuko dira eta batzuek gaur eman dute lehen pausoa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide