Hemen dituzue parte hartzeko baldintzak:
Landuko den logotipoa Zumaiako Aitzuri pilotalekuko aurkezpen irudi gisa erabiliko da, hau da, menbrete gisa, web orrian, informazio orrian, edifizioan bertan (fatxada, atea,…) etabar…
Edonork parte har dezake, Zumaiar nahiz kanpotarrek.
Logotipoaren diseinua eta erabilpen proiektutxoa aurkeztuko dira (logoa koloretan eta baita tinta bakarrean ere; paperean eta formatu digital).
Egilearen datuak gutun-azal itxian emango dira.
Aukeraketa zuzendari batzordeko ordezkariek egingo dute, adituen laguntzaz.
Saria 300€ko opari txartela izango da.
Lanak Lubaki Kiroldegian aurkeztuko dira, ekainak 12a baino lehen.
Hitzez azaldu beharreko testua: AITZURI.
Aurkeztutako lanen maila egokia ez bada, lehiaketa epairik gabe geratu ahal izango da.