Apirilean Castaños izeneko udaltegian erakutsi ditu bere lanak Blancok. Maiatzaren 29ra bitartean Barrainkuan izango da, ekainaren 2tik 12ra San Frantziskon eta 16tik 30era Errekalden.
'A fuego y hierro' izena jarri dio Blancok Bilbon erakusten duen bildumari eta modu honetan definitzen du: "Orain premiatzat daukadan bilaketa-prozesu hau bat dator neure-neurea den barne-bilaketarekin. Burdina gozozko plantxak nire euskarri idealean eta sopletea txispoi apetatsuan. Suarekin, metalarekin eta kolorearekin jolasean ametsezko irudien eta jakin-nahien munduan murgildu nintzen".