Txapelketan sei bikotek hartuko dute parte. Ostiral honetatik ekainaren 12ra bitartean ligaxkako partidak jokatuko dira. Lau bikote onenek finalaurrekoak jokatuko dituzte ekainaren 19an. Finala eta 3. eta 4. postuak erabakitzeko partidak ekainaren 26an jokatuko dira.
Ligaxkako partidak ostiralero jokatuko dira, 18:00etatik aurrera, Odietan. Jarraian dituzue jokatuko diren norgehiagokak.