Hizlaria giza elikaduran eta dietetikan diplomatutako Alazne Agirrezabalaga izango da. Bertan jorratuko diren gaiak hauek izango dira:
- Ikasleei gai honetaz azaldu zaienaren berri ematea.
- Elikadura osasuntsuaren oinarriak eta onurak.
- Fast food, elikagai prozesatu eta azukre ugariko janari nahiz edariak jan eta edatearen ondorioak. Elikagai horien kontsumora bultzatzen gaituen marketinaren ingurukoak.
- Dieta egokiaren garrantzia kirolean.
- Ikasleei ikastetxean egindako inkesten emaitzak azaltzea.
- Etxeko elikadura osasuntsuagoa izateko gurasoei aholkuak ematea.
Hitzaldian zehar nahiz amaitutakoan galderak egin eta zalantzak argitzeko aukera izango da.