Emakumezkoen A trainerilak beste bi garaipen erdietsi ditu asteburuan

Baleike 2015eko maiatzaren 12a

Gipuzkoako trainerila ligako beste bi jardunaldi jokatu dira pasa den asteburuan. Biak ere Getarian izan ziren eta Zumaiako emakumezkoen A ontziak beste bi garaipen lortu zituen. Ondorioz, sailkapen nagusiko buruan dira Kike Manterolak prestatutako emakumeak. 

Larunbateko estropadan 16 segundotako aldea atera zioten zumaiarrek San Juan A ontziari. Igandeko jardunaldian Hibaika B izan zen bigarren, zumaiarrekiko 19 segundora. B ontziak ere parte hartu zuen bi jardunaldietan: bietan ere bosgarren postuan sailkatu zen. 

Jokatutako lau estropaden ondoren, Zumaia da sailkapenaren buruan 46 punturekin (hiru lehen postu eta hirugarren postu bat). Bigarren da San Juan A 43 punturekin, hirugarren Orio A 40 punturekin, laugarren Hibaika B 39rekin eta bosgarren Zumaia B 29rekin. 

Gizonezkoei dagokionez, jubeniletan, Zumaia bosgarren izan zen bi estropadetan eta hobekuntza erakutsi zuen aurreko jardunaldiekin alderatuta. Sailkapen nagusian zazpigarren da, seigarren den San Pedrorekin 26 puntura berdinduta.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide