Pirritx, Porrotx eta Marimototsen DVD berrirako irudiak grabatu dituzte Itzurunen

Baleike 2015eko maiatzaren 12a

'Txo, Mikmak txikia' ikuskizuna jasotzen duen DVDrako irudiak grabatzen aritu dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak gaur goizean Itzurun hondartzan.

Urtero bezala, aurtengo Inauterietan ere Zumaian izan dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak. Aurten 'Txo, Mikmak txikia' ikuskizunaren etorri dira. "Ikuskizun honekin irailean amaituko dugu eta urria alderako DVDa aterako dugu", azaldu digu Porrotxek grabazioko une batean.

Ikuskizunen grabazioarekin batera, zenbait bideokiip eta erreportaje ere jasotzen dira pailazo hauen DVDetan, eta erreportaje horietako batzuetan jasoko diren irudiak grabatzen izan dira gaur goizean Itzurunen.

Porrotxek azaldu duenez, zenbait elkarteekin harremanetan jarri dira erreportaje edo bideoklip hauek gauzatzeko. "Surfrider nazioarteko elkartearen laguntzarekin itsasoaren osasunaren berri eman nahi dugu. Badakizu itsasoan dagoen plastiko guztiarekin beste kontinente bat sortzen ari dela".

Bisitari berezi bat ere izango dute oraingo honetan. "Mikmak herriko agintari bat dator hegazkinez, eta grabazioko une batean berekin topo egingo dugu hondartzan. Honekin goraipatu nahi duguna da Mikmaken herria, gurea bezala, herri txikia izanda ere, bere edertasunean mundua bezain handia dela". 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide