Zumaiako ikastetxeetan zarataren arazoa landu dute Agenda 21 ingurumen programaren barruan, eta zenbait konponbide aurkeztu dizkiete udal ordezkariei. Ekimenen artean, herritarrei kexatzeko eta proposamenak egiteko aukera ematea planteatu zuten ikasleek, eta horiek denak biltzeko mahaia jarriko da asteburuan.