Izandako eskaerek bultzatuta sortu nahi izan dute abesbatza berri hau. "Txikientzako San Pedro Txiki eta Txikienak abesbatza zegoen, baina orain badirudi impasse batean dagoela. Haurrentzako gaur egun abesbatzik ez dagoela eta antolatu dugu eskaintza berri hau", diote Musika Eskolako kideek.
Horrez gain, aurreko urteetan martxan jarritako ikastaro eta instrumentuen eskaintza bera mantentzen da. Hala, musikaren aukeran, ondorengo eskaintza izango da: musika tailerra, musika mintzaira, ahots teknika, tronpa, tronboia, bonbardinoa, tuba, tronpeta, oboea, biolina, zeharkako flauta, klarinetea, saxofoia, eskusoinua, gitarra eletrikoa eta klasikoa, baxu elektrikoa, pianoa, perkusioa, bateria, trikitixa, panderoa, txistua, musikoterapia, informatika musikala, harmonia eta helduentzako hizkuntza musikala.
Musika patronatuak bigarren instrumentu bat aukeratzekotan zenbait ikasgai ere babestuko ditu, hala nola, oboea, txistua, metalak eta perkusioa.
Dantzaren aukeran, euskal dantzak eta helduentzako dantzak daude.
Bi ikastaro trinko ere eskainiko dira urritik maiatzera bitartean, antzerki tailerra eta sabel dantzarena.
Musika Eskolan sortutako taldeak ere badaude: metal taldea, Flysch kamerata, konboak, talde instrumentalak, perkusio taldea, trikitixa taldea, gitarra taldeak, dantza taldeak eta aurten sortuko den abesbatza berria.
Izen-ematea maiatzaren 18tik ekainaren 1era bitartean izango da zabalik Ubillos jauregian, astelehenetik ostiralera 17:30etik 19:30era. Informazio gehiagorako 943861183 telefonora deitu daiteke edo mueszu@hotmail.com helbidera mezu bat bidali. www.facebook.com/txoritxiki perfilean ere izango duzue informazioa.
Ate irekien jardunaldiak eta ekitaldiak
Instrumentuak ezagutzeko ate irekien jardunaldia izango da maiatzaren 18tik 22ra bitartean, arratsaldero 17:30etik 18:30era. Artikulu honekin batera doan kartelean duzue egutegi osoa.
Bestalde, kurtso amaierako ekitaldietan murgilduta dago Musika eta Dantza Eskola. Jarraian duzue ekintzen egutegia