Metal topaketen kontzertua Oxforden egingo da

Baleike

Euskadi Brass eta Zumaiako Udal Musika Bandaren kontzertuak emango dio amaiera aurtengo Metal topaketei. Gaurko emanaldian jardunaldi hauetan parte hartu duten ikasleek ere joko dute. Kontzertua hasiera batean Amaiako plazan zen egitekoa, baina eguraldiaren iragarpenei kasu eginez, Alondegiko Oxford aretora eraman da. 

Hasteko, topaketetan irakasle lanetan aritu diren Euskadi Brass taldeko musikariek (Mikel Arkauz, tronboia; Jose Manuel Redondo, tuba; Erlantz Fernandez, tronpeta, eta Luis F. Nuñez, tronpa) joko dute. Errepertorioa honakoa izango da:

- New York, New York (Paul Anka).

- Amparito Roca (Jaime Teixidor),

- Canzona per sonare (G. Gabrieli).

- Habanera (Georges Bizet).

- That's planty (Bert A. Williams).

Zumaiako Musika Bandak hartuko du txanda honako bi piezekin:

- Queen in concert (moldaketa: Jay Bocook).

- Las playas de Río: III. Copacabana. (Kees Vlak).

Amaitzeko, partaide guztiek batera Blues Brothersek famatu egin zuten 'Everybody needs somebody' (Bert Berns, Solomon Burke & Jerry Wexler) joko dute. 

Erlazionatuak

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide