Urte gorabeheratsua izan da aurtengoa Zumaiakorentzat. Denboraldia ondo hasi zuen taldeak, goiko postuetarako borrokan, baina ondoren beherakada handi bat izan zuen emaitzei dagokionez. Gora begira egotetik, jaitsiera ekiditeko borrokan sartu zen talde gorritxoa. Egoera ikusita, eta taldeak dinamikari buelta emateko gaitasuna zuela ikusita, Felipe Garmendia entrenatzaileak dimisioa aurkeztu zuen. Bere lekua Joseba Zubizarreta 'Galtxa'-k hartu zuen. Bere gidaritzapean taldeak gora egin du eta jaitsierako arriskua atzean uztea lortu du.