Kadeteek 19-23 irabazi diote Legazpiri azken jardunaldian, eta finalean sartu dira. Aurrez, Euskal Ligako Aloña Mendi eta Elgoibar ere mendean hartu dituzte. Meritu handiko lorpena da, zumaiarrak denak lehen urteko kadeteak direlako eta aurki gehienak bigarren urtekoak. Zaila izango da finala irabaztea, baina datozen urteetan talde honek maila handia emango dezake.