Margari Murillok eta Amaia Romatetek irabazi dute danborradako argazki lehiaketa

Baleike 2015eko maiatzaren 19a

Gaur arratsaldean banatu dira Jakintza Berri elkarteak santelmotako haur danborradaren harira antolatzen duen argazki lehiaketako sariak. Guztira 69 lan aurkeztu dira aurten eta Bego Blancok eta Joxe Manuel Azkuek osatutako epaimahaiaren iritziz, onenak Margari Murillo eta Amaia Romatet izan dira, lehena helduen mailan eta bigarrena haurrenean (Amaiak ezin izan du saria jasotzera agertu).

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide