Zuberoara joango da Inda-Mendi San Pedro hauetan

Baleike 2015eko maiatzaren 21a

Urtero bezala, Inda-Mendi bazkuneko kideak mendira joango dira sanpedroetan. Aurten Piriniotarako joateko asmoarekin daude, konkretutaki Zuberoa aldera joatearekin. Ekainaren 27tik 29ra bitartean egingo litzateke asteguruko irteera hau.

Santangrazi eta Kakueta inguruan ibiliko dira mendizaleak. Taldea ekainaren 27an, larunbatean, aterako litzateke eta astelehenean, ekainaren 29an itzuli. Oraindik zehaztu gabe dituzte egingo dituzten ibilbideak. Behin erabaki ondoren, beraien web gunean jarriko dituzte, track eta guzti. Ostatu egingo dute Montoriko Auberge L'Etablen.

Prezioak honako hauek izango dira: Bazkideentzat 170 euro eta bazkide ez direnentzat 185 euro. Prezio honetan ostirala eta larunbaterako pentsio erdia eta autobusa sartzen dira. Hiru egunetako jatordua mendian ibiltzeko norberak eraman beharko du. Izenak maiatzaren 25etik ekainaren 15a arte eman ahal izango dira. Diru sarrerak Laboral Kutxako ES27 3035 0037 44 0370007083 kontuan egin beharko dira. Sarrera egiterakoan izena jarri behar da. Agiria, goiko estakoan utziko da edo bestela emailez bidali indamendi1@gmail.com helbidera.

Indamendi Eguna

Joan zen igandean Indamendi eguna ospatu zen. Dena planifikatuta zegoen bezela atera zen, eguraldia ezik. Egun guztia lainotuta eduki zuten eta nahiko deserosoa izan zen. Horregatik besteetan tontorrean egiten den festa eta sari banaketa, oraingoan Elkanon egitea erabaki zuten. Han giro ederrean egon ziren eta dena primeran atera zen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide