Musika Eskolako ikasle nagusien kontzertua egingo da gaur Tximista tabernan

Baleike 2015eko maiatzaren 21a

Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolako ikasturtea amaitzear da eta urtean zehar ikasitakoa erakusteko unea da. Aste honetan bertan Ate irekien jardunaldiak izango dira Ubillosen eta, bestalde, hainbat ekitaldi izango dira datozen asteotan. Hasteko, gaur, 19:30ean Tximista tabernan ikasle nagusien kontzertua izango da.

Triki taldea, rock taldea, kamerako taldea eta ska taldea arituko dira lanean Ondartxo plazako taberna honetan. 

Ekainerako antolatutako ekitaldiak honako hauek izango dira:

5, ostirala, Kontzertu Lirikoa. 18:30ean, komentuan.
 
7, igandea, Dantzari Txiki Eguna Zumaian. egun osoan zehar.
 
8, astelehena, Disney. 18:30ean, komentuan
 
8-12ko astean, Antzerki emanaldia.
 
11, osteguna, Dantza Emanaldia. 19:00etan, Odietako plazan.
 
18, osteguna, ikasturte amaierako kaialdia. 19:00etan, Maria eta Josen.
 
23, asteartea, San Juan suak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide