Ikasketa praktikoaren bidez, ofizio edo lanbide baten oinarrizko ezagutzaren jabe izatea da programa honen helburua eta, bide batez, oinarrizko hezkuntza landuz Erdi Mailako Ziklorako prestatzea.
Lehenengo ikasturteak 1.050 orduko iraupena izango du. Lanbide baten oinarrizko ezagutza eskuratzea da asmoa. Horren osagarri lanerako eta gizarterako prestakuntza eta banan-banako tutoretza eskaintzen da. Lanbide profilaren oinarrizko ezagutzak lantzeaz gain, sozio-linguistikoa, matematika eta zientifiko-teknikoa ere eskainiko da.
Bigarren ikasturteak ere 1.050 orduko iraupena izango du eta profil profesionala osatzeko gainerako ezagutzak landuko dira: lanbidearen ezagutza maila hobetu eta laneratzeko garrantzitsuak diren alorretan espezializazioa, praktikak lantegietan, oinarrizko modulua, eskualdeko lantegietan laneratzea, lan praktikoan oinarritutako ikasketak, bakarkako ikasketa prozesua, erritmo eta maila desberdinak, jarraipena eta orientazioa, laneko segurtasun eta higienerako prestakuntza eta eskualdeko enplegu eta prestakuntza zerbitzuekin elkarlana.
Informazio gehiagorako Soldadura Zentroarekin jarri daiteke harremanetan: Urola Plaza 10, Estazioko industrialdea, 20750 Zumaia. soldadurazentroa@urolakosta.org. www.urolakosta.org. Telefonoa: 943 862576.