Goikoetxea eta Enbil Euskal Herriko txapelketa ofizialetan arituko dira udan

Baleike 2015eko maiatzaren 21a

Goikoetxea eta Enbil 2003ko azaroko Baleike aldizkarian.

Iñaki Osa Goikoetxea eta Gotzon Enbil zumaiarrak Euskal Herriko frontoietan harituko dira uda honetan. Aurten gainera, Munduko Pilota Batzarrak antolatuko dituen Binakako eta Banakako txapelketetan aurrerapauso bat eman da, iaz baino pilotari gehiagoren partehartzea bultzatuz.

Aipatutakoez gain, Beaskoetxea, Erik Mendizabal,  Egiguren, Alliez, Zulaika, Olharan, Hormaetxea, Aldazabal edota Israel Asian izango dira Munduko Pilota Batzarraren txapelketetan, besteak beste, Gernika, Gasteiz, Hondarribia eta Donostiako pilotalekuetan, nahiz eta oraindik data eta leku guztiak konfirmatuta ez dauden.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide