Udal hauteskundeak 2015

Oier Kortak (EAJ) eta Alex Olidenek (EH Bildu) bozkatu dute dagoeneko

Baleike

Oier Kortak eta Alex Olidenek goizean eman dute botoa. Argazkiak: Gorka Zabaleta

Normaltasunez doa oraingoz udal hauteskunde eguna Zumaian. Bi astez hautagaien ideak eta proposamenak entzun eta irakurri ondoren, herritarren txanda da gaur, eta ari dira pixkanaka hautesontziak betetzen. 

Alkatetzarako bi hautagai nagusiek dagoeneko eman dute botoa. Oier Korta (EAJ) izan da goiztiarrena, eta 10:00etarako eman du botoa Hogarrean. Alex Olidenek 11:30ean eman du botoa, honek ere Hogarrean. Ondoren mahairen batean txanda egitea egokituko zaie biei, eta hortik aurrera emaitzen zain. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide