Bi erakusketa zabalduko dira gaur Alondegian

Baleike 2015eko maiatzaren 28a

Bi erakusketaren zabaltze ekitaldiak egingo dira gaur arratsaldean (19:00etan) Alondegiko Oxford aretoan. Batetik, Maria Oms Jané eta Josep Estelaren 'L'Art de la Geologia - Geologiaren Artea'. "Ikuskera zientifiko bat, interpretazio artistiko bat" bezala definitzen dute egileek erakusketa hau.

Bestetik, Zuriñe Gredillak Foronda kultur etxean emandako egur tailaren ikastaroko lanak ere erakutsiko dira.

Erakusketa hauek ekainaren 14ra bitartean bisitatu ahal izango dira, astelehenetik ostiralera 18:30etik 20:30era. Asteburutan eguerditan ere zabalik izango da 12:00tatik 14:00etara. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide