Zozkatu ditugu 'Amodioaren ziega' antzezlanerako sarrera

Baleike 2015eko maiatzaren 28a

'Amodioaren ziega' anrtzezlana aurkeztuko da bihar, ostirala, 22:00etan Aita Mari zinean. Udal kultura sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean.

Zortedunak Leire Arano, Belen Uranga eta Libe Osa izan dira. Zorionak! Sarrerak aretoko leihatilan izango dituzue zain. 

'Amodioaren ziega' Xabier Mendigurenen idatzi batean oinarritzen den antzezlana da. Zelda batean aurkezten zaigu istorioa, etorkizunik gabeko maitasun istorio hunkigarria. Sarrerak salgai daude turismo bulegoan, 8 euroan (5 euroan Aita Mari lagun edo Gazte txartelekin).

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide