Zumaiako Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak 2015/2016 ikasturtera begira berrikuntzak dakartza. Urte batzuen ondoren, eta berriz ere Zumaian umeentzako koro bat sortzeko asmotan, haurrentzako abesbatza eskeiniko du. Bertan 9 urtetik gorako umeek eman dezakete izena eta astean ordubeteko saioa izango da.