Kadete eta jubenil mailako erlojupeko Gipuzkoako txirrindularitza txapelketa jokatuko da igandean

Baleike 2015eko maiatzaren 30a

Ekitaldiz betetako asteburu batean, txirrindularitzak ere bere tartea izango du. Bihar, goizeko 9:45etik aurrera, erlojuaren aurkako kadete eta jubenil mailako Gipuzkoako txirrindularitza txapelketa jokatuko da Zumaian.

Hasteko, kadeteak arituko dira lanean. Hauek 19 kilometro egingo dituzte. Zuloaga plaza aurretik aterako dira ordu horretan bi minutuko tartearekin eta Zakila Bira bat egin ondoren, Maria eta Jose ikastetxe aurrean amaituko dute bidea. Ondoren jubenilen txanda izango da. Hauek 30 kilometro egingo dituzte eta Lasaoko biribilguneraino joango dira eta Aizarnazabal eta Oikia zeharkatuta helduko dira Axular ibiltokiko helmugara.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide